Jefe/A Línea De Producción (España)

Jefe/A Línea De Producción (España)

23 nov
|
Caf Group
|
España

23 nov

Caf Group

España

Beasaingo fabrikazio arlorakosoldaduranaditua den produkzio-linea buru baten bila ari gara.
Lidergo-gaitasun sendoa, pertsonen kudeaketan esperientzia eta emaitzetara zein etengabeko hobekuntzara bideratutako profila duen pertsona baten bila gabiltza.
Bere eginkizun nagusiak honako hauek izango dira:
Fabrikazio-lerroen definizioa, ezarpena eta optimizazioa gidatzea, kostuen kontrola eta murrizketa nahiz Lead Time-aren hobekuntza helburu izanik.
Entrega-epeei lotutako helburuak betetzen direla bermatzea.
Kalitate Sailarekin elkarlanean, kalitate-adierazleen eta kalitate ezaren kostuen etengabeko hobekuntza sustatzea.
Pertsona honek diziplina anitzeko talde baten lidergoa hartuko du bere gain, produkzio-prozesu eraginkor eta lehiakorrak ezarriz, fabrikazio-kostuak definituz eta horien jarraipena eginez.
Halaber, entrega-plangintzan oinarrituta, materialen hornidura egokia bermatuko du, fabrikazio-sekuentziak definituko ditu eta eguneroko entrega-konpromisoak zorrotz betetzen direla zainduko du.
Azkenik, hobekuntza-ekimenak gidatuko ditu, kalitate ezaren kostuak murriztuz eta prozesuen eraginkortasuna etengabe handituz.
Ingeniaritzako unibertsitate-prestakuntza (goi-mailako ingeniaria/masterra)



eta Soldadurako nazioarteko ingeniari eta teknikari ikastaroa (IWE/IWT titulazioa).
Beharrezko esperientzia profesionala
Fabrikazio-ingurunean esperientzia izatea, tamaina esanguratsuko lantaldeen lidergoan ibilbidea izatea eta, ahal dela, muntaia-kateetan eta/edo SOLDADURA prozesuetan ezagutza eta esperientzia edukitzea.
Konpetentziak
Gaitasun pertsonalak:
Harremanetarako gaitasuna.
Saiatua.
Izaera eta Jarrera positiboa.
Aldaketak eta hobekuntzarako ikuspegia.
Fabrikazio-metodologia berriekiko (Lean Manufacturing), kalitatearekiko (Kaizen), logistikarekiko (Kitting) etaplangintzarekiko interesa.
Sail anitzeko ekipoak pilotatzeko gaitasuna (helburu komunak dituzten giro positiboak sortzea)
Positiboki baloratuko da:
Analisi-gaitasuna.
Oso pertsona ordenatua behar da.
Industria-kostuen kontrolari buruzko ezagutzak (metodoak eta denborak).
Euskara, gaztelania eta ingelesa (gutxienez C1 maila)
Beste baldintza batzuk:
Proiektuen beharraren arabera, bidaiatzeko eta/edo estatuko edo nazioarteko aldi baterako desplazamenduetarako prestutasuna izatea (beste egoitza batzuk, bezeroa, hornitzailea...).
#J-*-Ljbffr

📌 Jefe/A Línea De Producción (España)
🏢 Caf Group
📍 España

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: jefe/a línea de producción (españa) / españa

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: jefe/a línea de producción (españa) / españa