1
- LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA UZEIren Informatika Saila indartzeko, informatika-ingeniari baten bila gabiltza. Softwarea garatu eta hizkuntza-teknologiekin lotutako proiektuetan parte hartuko du. Izango dituen egitekoak:
• Hizkuntzaren Prozesamenduko (HNP) eta hizkuntza-baliabideetako I+G+b proiektuetan irtenbide teknologikoak garatzea.
• UZEIren aplikazioak, tresnak eta zerbitzu digitalak diseinatu, garatu, hobetu eta mantentzea.
• Proiektu eta ideia berriak proposatu, diseinatu eta dokumentatzea; adimen artifizialeko tresnak garapen-lanean erabiltzea.
• Informatikarien eta hizkuntzalarien diziplina anitzeko taldean elkarlanean aritzea. 2
- ZER BILATZEN DUGUN
• Informatika-ingeniaritzako gradua edo titulazio baliokidea.
• Programazioan eta software-garapenean oinarri sendoak eta datu-baseei eta software-aplikazioen arkitekturari buruzko oinarrizko ezagutzak.
• Euskaraz ahoz zein idatziz lan egiteko gaitasuna; arazo teknikoak aztertzeko eta konpontzeko trebetasuna. Ingelesa hitz egitea baloratuko da.
• Autonomia, ekimena,
talde-lanerako jarrera eta etengabe ikasteko gogoa.
• Teknologia hauek ezagutzea baloratuko da: Python, Java edo antzeko hizkuntzak; SQL, web-aplikazioak eta APIak; Git/SVN, Linux, Docker eta CI/CD; software-probak; HNP/NLP, LLMak eta AA tresnak.
• Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Unibertsitate Masterra izatea baloratuko da.
• HNP edo I+G arloetan esperientzia izatea ere kontuan hartuko dira. Ez da beharrezkoa teknologia horiek guztiak menderatzea 3
- ZER ESKAINTZEN DUGUN
• Lan-kontratu egonkorra.
• Ordutegi trinko eta malgua, lana eta bizitza pertsonala uztartzeko.
• Software-garapena, hizkuntza-teknologiak eta adimen artifiziala uztartzen dituen lan-ingurune berritzailea.
• Proiektu berriak proposatzeko, ezagutza partekatzeko eta ibilbide profesionala egiteko aukera, hizkuntzalariekin eta teknologiaren arloko profesionalekin batera.
📌 Ingeniero de software superior (España)
🏢 UZEI
📍 España