18 nov
|
MARGOLARI ESKOLA
|
Echévarri
18 nov
MARGOLARI ESKOLA
Echévarri
BEGIRALE EUSKALDUNAK – Arte eta sormen tailerrak | Margolari Eskola
Margolari Eskola enpresa euskalduna da, eta Bizkaiko hainbat ikastetxetan eskolaz kanpoko jarduera artistikoak antolatzen ditugu.
Gure taldea handitzeko, umeekin lan egitea gustuko duten pertsona jatorrak, sortzaileak, dinamikoak eta arduratsuak bilatzen ari gara.
EUSKARA GURE PROIEKTUAREN OINARRIETAKO BAT DA.
Gure jarduera guztiak %100 euskaraz egiten ditugu. Horregatik, ezinbestekoa da euskaraz ahozko maila oso ona izatea, naturaltasunez eta erraztasunez hitz egiteko gai izatea eta jarduera osoan zehar euskara erabiltzea.
Ez da nahikoa euskara ulertzea: begiraleak gai izan behar du umeekin euskaraz komunikatzeko, tailerrak azaltzeko, taldeak dinamizatzeko eta eguneroko egoerak euskaraz kudeatzeko.
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK
¿ Iraupena: Berehala hasteko, maiatzaren amaierara arte.
Ordutegia: 13:00-17:00Gehienbat eguerdiko ordutegian. Eguneko 1 edo 2 orduko saioak dira.
Egunak: Astelehenetik ostiralera. Astean 2, 3, 4 edo 5 egun lan egiteko aukera, zure disponibilitatearen arabera.
Kokapena: Bilbo eta bilbo inguruko hainbat ikastetxetan. ( Galdakao, Basauri, Zornotza, Gurutzeta,..)
¿ Hizkuntza: Euskara. Ahozko maila oso ona izatea ezinbesteko baldintza da.
Tailerrak: Margolaritza, artea, eskulanak, lettering eta eraikuntza erronkak.
Haurren adina: 4 urtetik 12 urtera.
ZER BILATZEN DUGU?
Euskaldunak, euskaraz naturaltasunez eta erraztasunez hitz egiten dutenak.
Umeekin lan egitea gustuko duten pertsona jatorrak, dinamikoak eta arduratsuak.
Artearekiko, sormenarekiko eta hezkuntzarekiko interesa duten pertsonak.
Begirale titulazioa ez da derrigorrezkoa, baina baloratuko da.
Artearen, hezkuntzaren edo aisialdiaren arloko esperientzia eta ikasketak baloratuko dira.
ZER ESKAINTZEN DUGU?
Lan-kontratua.
Gure proiektu pedagogikoaren inguruko prestakuntza.
Tailerrak emateko programazioa eta beharrezko material guztia.
Koordinazio taldearen laguntza ikasturte osoan zehar.
Zure erabilgarritasunera egokitzeko aukera.
Euskara, artea eta sormena ardatz dituen lan-talde baten parte izatea.
Euskara, artea eta umeekin lan egitea gustuko badituzu, etorri Margolari Eskolako taldera!
📌 Monitor/a infantil (Echévarri)
🏢 MARGOLARI ESKOLA
📍 Echévarri