Topic-Eko Zuzendaria / Director-A De Topic (Álava)

Topic-Eko Zuzendaria / Director-A De Topic (Álava)

07 nov
|
Centro de Iniciativas de Tolosa
|
Álava

07 nov

Centro de Iniciativas de Tolosa

Álava

TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, *an ireki zen.

Museoa, dokumentazio zentroa, auditorioa, sormen egonaldiak eta hezkuntza-eskaintza biltzen ditu, irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egiten duen proiektu berezi batean.

CIT-ek kudeaketaren barne jasota dago, an sortutako eta onura publikokotzat aitortutako irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea dena, 50 urte baino gehiago daramatzana Tolosako kulturaren alde lanean.

TOPIC zuzenduko duen pertsonaren bila gabiltza: estrategia bultzatu, baliabideak kudeatu eta bederatzi lagunez osatutako taldea gidatuko duena, bost arlotan: pedagogia eta bitartekaritza, ekoizpena (ekitaldiak, espazioak eta alokairuak), museoa, artxiboa eta dokumentazioa, talde teknikoa eta denda.

Zer egingo duzu

Estrategia

TOPIC-eko plan estrategikoaren gauzapena eta jarraipena gidatu eta beharrezko denean eguneratzea proposatzea eta emaitzen berri ematea.

Kudeaketa ekonomikoa

arloaren eta proiektuen aurrekontua egitea eta haien gauzatzearen jarraipen ekonomikoa egitea.

Finantzaketa

zentroaren diru-laguntzen eta hitzarmenen prestakuntza eta justifikatzea.

Taldea

TOPIC-eko taldea bost lan-arloetan zuzentzea, koordinatzea eta laguntzea.

Kultur jarduera

programazioa zuzentzea (erakusketak, arte eszenikoak, sormen egonaldiak eta Titirijai Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia), museoa,



dokumentazioa eta hezkuntza- eta bitartekaritza-programak gainbegiratzea, eta artistekin, konpainiekin eta erakundeekin harremana izatea.

Zer behar dugu

Unibertsitate-titulazioa.

Kultura-kudeaketan 5 urteko esperientzia, horietatik gutxienez 2 diziplina anitzeko taldeak koordinatzen eta 2 museoetan, kultur zentroetan edo arte eszenikoen programazioan.

Diru-laguntza publikoen eskaera eta justifikazioetan esperientzia.

Planifikazioari eta aurrekontu-kudeaketari buruzko ezagutzak.

Ekitaldietarako eta joan-etorrietarako prestutasuna, zentroaren egutegiaren arabera.

Balioetsiko da

Kultura-kudeaketan, museologian, arte eszenikoetan, arte-historian edo antzeko arloetan prestakuntza.

Txotxongiloen, marioneten eta arte eszenikoen munduaren ezagutza.

Nazioarteko proiektuetan eta kultura-sareetan esperientzia.

Komunikazioan, irisgarritasunean eta publikoen garapenean esperientzia.

Lidergoa, komunikazioa eta negoziazioa, sentsibilitate artistiko, kultural eta soziala.

Zer eskaintzen dugu

Kontratu mugagabea, lanaldi osoa, jardueren egutegiak eskatzen duen ordutegi-malgutasunarekin eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboaren arabera.

Urteko *** euro gordin (14 ordainsari), esperientziaren arabera.

Nazioarteko ikuspegia duen proiektu berezi bat zuzentzea.

Hasiera data: *ko azaroa.

CIT Tolosak aukera-berdintasuna bermatzen du hautaketa-prozesuan.

📌 Topic-Eko Zuzendaria / Director-A De Topic (Álava)
🏢 Centro de Iniciativas de Tolosa
📍 Álava

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: topic-eko zuzendaria / director-a de topic (álava) / álava

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: topic-eko zuzendaria / director-a de topic (álava) / álava