Topic-Eko Zuzendaria / Director-A De Topic (Madrid)

Topic-Eko Zuzendaria / Director-A De Topic (Madrid)

06 nov
|
Centro de Iniciativas de Tolosa
|
Madrid

06 nov

Centro de Iniciativas de Tolosa

Madrid

TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, 2009an ireki zen. Museoa, dokumentazio zentroa, auditorioa, sormen egonaldiak eta hezkuntza-eskaintza biltzen ditu, irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egiten duen proiektu berezi batean. CIT-ek kudeaketaren barne jasota dago, 1967an sortutako eta onura publikokotzat aitortutako irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea dena, 50 urte baino gehiago daramatzana Tolosako kulturaren alde lanean.TOPIC zuzenduko duen pertsonaren bila gabiltza: estrategia bultzatu, baliabideak kudeatu eta bederatzi lagunez osatutako taldea gidatuko duena, bost arlotan: pedagogia eta bitartekaritza, ekoizpena (ekitaldiak, espazioak eta alokairuak), museoa, artxiboa eta dokumentazioa, talde teknikoa eta denda.Zer egingo duzuEstrategia: TOPIC-eko plan estrategikoaren gauzapena eta jarraipena gidatu eta beharrezko denean eguneratzea proposatzea eta emaitzen berri ematea.Kudeaketa ekonomikoa: arloaren eta proiektuen aurrekontua egitea eta haien gauzatzearen jarraipen ekonomikoa egitea.Finantzaketa: zentroaren diru-laguntzen eta hitzarmenen prestakuntza eta justifikatzea.Taldea: TOPIC-eko taldea bost lan-arloetan zuzentzea, koordinatzea eta laguntzea.Kultur jarduera: programazioa zuzentzea (erakusketak, arte eszenikoak, sormen egonaldiak eta Titirijai Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia), museoa,



dokumentazioa eta hezkuntza- eta bitartekaritza-programak gainbegiratzea, eta artistekin, konpainiekin eta erakundeekin harremana izatea.Zer behar duguUnibertsitate-titulazioa.Kultura-kudeaketan 5 urteko esperientzia, horietatik gutxienez 2 diziplina anitzeko taldeak koordinatzen eta 2 museoetan, kultur zentroetan edo arte eszenikoen programazioan.Diru-laguntza publikoen eskaera eta justifikazioetan esperientzia.Planifikazioari eta aurrekontu-kudeaketari buruzko ezagutzak.Ekitaldietarako eta joan-etorrietarako prestutasuna, zentroaren egutegiaren arabera.Balioetsiko daKultura-kudeaketan, museologian, arte eszenikoetan, arte-historian edo antzeko arloetan prestakuntza.Txotxongiloen, marioneten eta arte eszenikoen munduaren ezagutza.Nazioarteko proiektuetan eta kultura-sareetan esperientzia.Komunikazioan, irisgarritasunean eta publikoen garapenean esperientzia.Lidergoa, komunikazioa eta negoziazioa, sentsibilitate artistiko, kultural eta soziala.Zer eskaintzen duguKontratu mugagabea, lanaldi osoa, jardueren egutegiak eskatzen duen ordutegi-malgutasunarekin eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboaren arabera.Urteko 35.000-40.000 euro gordin (14 ordainsari), esperientziaren arabera.Nazioarteko ikuspegia duen proiektu berezi bat zuzentzea.Hasiera data: 2026ko azaroa.CIT Tolosak aukera-berdintasuna bermatzen du hautaketa-prozesuan.#J-18808-Ljbffr

📌 Topic-Eko Zuzendaria / Director-A De Topic (Madrid)
🏢 Centro de Iniciativas de Tolosa
📍 Madrid

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: topic-eko zuzendaria / director-a de topic (madrid) / madrid

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: topic-eko zuzendaria / director-a de topic (madrid) / madrid