06 nov
|
Sociedad Cooperativa Colegio Asti-Leku
|
España
06 nov
Sociedad Cooperativa Colegio Asti-Leku
España
Asti Leku Ikastola Kooperatibak ibilbide sendoa du hezkuntza eremuan, eta euskararekin, ikasleen prestakuntza integralarekin eta balio kooperatiboekin konprometitutako proiektu propioa du. Langile hau behar du:
Zuzendari kudeatzailea
Kontseilu Errektorearen mende, kooperatiba ikastolaren kudeaketa orokorraz arduratuko da, eta plan estrategikoa eta kudeaketa plana bultzatu eta gauzatuko ditu, hezkuntza proiektuarekin eta balio kooperatiboekin bat etorrita.
Kooperatiba ikastolako arlo guztiak koordinatu eta gainbegiratuko ditu: hezkuntza, ekonomia eta finantzak, langileak, erosketak, mantentze lanak, zerbitzu orokorrak eta kirol zerbitzuak. Betiere, baliabideen kudeaketa eraginkorra eta etengabeko hobekuntza sustatuko ditu. Era berean, bere gain hartuko du ordezkaritza instituzionala, eta harremanak izango ditu bere jarduerari lotutako erakunde eta agenteekin.
Eskatzen da: goi mailako unibertsitate titulua;
antzeko lanpostuetan egiaztatutako esperientzia izatea, bereziki aintzat hartuta hezkuntzaren eta kooperatiba kudeaketaren eremuan lortutakoa;
ekonomiaren eta kudeaketa kontrolaren arloko ezagutza sendoak;
euskaraz ondo-ondo jakitea;
eta taldean lan egitekoeta pertsonak zuzentzeko gaitasuna.
Era berean, aintzat hartuko da ingelesez jakitea eta kalitate prozesuetan eta etengabeko hobekuntzan esperientzia izatea, bai eta administrazio publikoekiko solaskidetzan eta harremanetan esperientzia izatea ere.
Lanpostuak aukera ematen du hezkuntza proiektu kooperatibo baten kudeaketaren buru izateko. Postuaren erantzukizunarekin eta ezaugarriekin bat datorren ordainsari lehiakorra dakar.
📌 Zuzendari Kudeatzailea (España)
🏢 Sociedad Cooperativa Colegio Asti-Leku
📍 España