29 oct
|
Fundación Educativa Jesuitas Norte
|
Álava
29 oct
Fundación Educativa Jesuitas Norte
Álava
Durangoko gure ikastetxean Mantenimenduko langileen ordezkapen-poltsa sortzeko hautagaitzak behar ditugu, aurrerantzean ordezkatze beharrei erantzuteko.
Eginkizun nagusiak: Ikastetxeko instalazioen (gelak, bulegoak, bainuak, korridoreak, gimnasioa, jantokia, etab.) oinarrizko mantenimendu eta kontserbazio lanak egitea.
Kanpoko guneen (patioak, lorategiak, sarrerak) egoera ona, ordena, garbiketa eta segurtasuna zaintzea.
Enpresa espezializaturik behar ez duten igeltserotza, iturgintza, argindarra, karpinteria eta margo lan txikiak egitea.
Periodikoki instalazioen, altzarien eta ekipamenduen egoera aztertzea eta intzidentziak bideratzea.
Eskolako ekitaldi, bilerak eta ospakizunetarako guneak eta altzariak prestatu eta antolatzea.
Eraikinaren oinarrizko sistemen funtzionamendua ikuskatzea (argiztapena, berokuntza, ura, sarrailak, etab.) eta irekiera/itxiera lanak egitea.
Hondakinen kudeaketa eta ikastetxeko lan-arriskuen prebentzio arauak betetzen laguntzea.
Baldintzak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo baliokidea.
Eraikin eta instalazioen mantenimenduan oinarrizko ezagutzak.
Euskara ezagutza.
Baloratuko da: Lan Arriskuen Prebentzioan (LAP) oinarrizko prestakuntza izatea edo egiteko konpromisoa.
Argindarra, iturgintza, karpinteria, margo edo igeltserotza ikastaroak izatea.
Egiaztatutako Desgaitasun Ziurtagiria (%33 edo gehiago) izatea.
📌 Durango Lan Poltsa (Álava)
🏢 Fundación Educativa Jesuitas Norte
📍 Álava