26 oct
|
Fundación Educativa Jesuitas Norte
|
España
26 oct
Fundación Educativa Jesuitas Norte
España
Durangoko gure ikastetxean Mantenimenduko langileen ordezkapen-poltsa sortzeko hautagaitzak behar ditugu, aurrerantzean ordezkatze beharrei erantzuteko.
Eginkizun nagusiak:
- Ikastetxeko instalazioen (gelak, bulegoak, bainuak, korridoreak, gimnasioa, jantokia, etab.) oinarrizko mantenimendu eta kontserbazio lanak egitea.
- Kanpoko guneen (patioak, lorategiak, sarrerak) egoera ona, ordena, garbiketa eta segurtasuna zaintzea.
- Enpresa espezializaturik behar ez duten igeltserotza, iturgintza, argindarra, karpinteria eta margo lan txikiak egitea.
- Periodikoki instalazioen, altzarien eta ekipamenduen egoera aztertzea eta intzidentziak bideratzea.
- Eskolako ekitaldi, bilerak eta ospakizunetarako guneak eta altzariak prestatu eta antolatzea.
- Eraikinaren oinarrizko sistemen funtzionamendua ikuskatzea (argiztapena,
berokuntza, ura, sarrailak, etab.) eta irekiera/itxiera lanak egitea.
- Hondakinen kudeaketa eta ikastetxeko lan-arriskuen prebentzio arauak betetzen laguntzea.
Baldintzak:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo baliokidea.
Eraikin eta instalazioen mantenimenduan oinarrizko ezagutzak.
Euskara ezagutza.
Baloratuko da:
- Lan Arriskuen Prebentzioan (LAP) oinarrizko prestakuntza izatea edo egiteko konpromisoa.
- Argindarra, iturgintza, karpinteria, margo edo igeltserotza ikastaroak izatea.
- Egiaztatutako Desgaitasun Ziurtagiria (%33 edo gehiago) izatea.
📌 Durango Lan Poltsa (España)
🏢 Fundación Educativa Jesuitas Norte
📍 España