PROGRAMATZAILE ELEKTRONIKOA (Gipuzkoa)

PROGRAMATZAILE ELEKTRONIKOA (Gipuzkoa)

23 oct
|
JOIND
|
Gipuzkoa

23 oct

JOIND

Gipuzkoa

Lan eskaintza

Industria sektore zorrotzenetan pieza estrategikoak mekanizatzeko tornu horizontalak hornitzen dituen enpresa industriala da. Itziarren (Gipuzkoa) kokatuta, Inzu Group euskal industria-taldeko kide dira, sektore zein teknologia anitzetan espezializaturiko 16 enpresa industrialek osatzen dutena.

Industria-sektorean 60 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, haein bezeroei soluzio pertsonalizatuak eta berritzaileak eskaintzen dizkiete, torneaketa horizontaleko soluzio aurreratuetan Europako erreferente teknologiko izatera iritsiz.

Gaur egun haien lan taldea handitzeko helburuz programatzaile elektroniko baten bila dabiltza.

Ondorengoak dira bete beharreko funtzioak:

- PLC eta automatizazio sistemen programazioa: PLC sistemak programatzea, garatzea, egokitzea eta mantentzea, automatizazio-prozesuak optimizatuz eta hobekuntzak ezarriz.
- CNC sistemen konfigurazioa eta programazioa: CNC kontrolak konfiguratzea eta programatzea, sistemen arteko integrazioa bermatuz eta makinen funtzionamendua optimizatuz.
- HMI sistemen programazioa eta pertsonalizazioa: HMI interfazeak programatzea, konfiguratzea eta pertsonalizatzea, makinen kontrola, monitorizazioa eta erabiltzailearekiko interakzioa hobetzeko.
- Segurtasun sistemen programazioa (Safety): Makinen segurtasun-funtzioak programatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea, segurtasun-sistemen funtzionamendu egokia bermatuz.
- Doikuntza mekatronikoak eta ardatzen konfigurazioa: Makinen ardatzen konfigurazioa, doikuntza eta optimizazioa egitea, mugimenduen zehaztasuna eta makinen errendimendu egokia bermatzeko.
- Makinen martxan jartzea: Makinen abiaraztean, funtzionamendu-probetan eta doikuntzetan parte hartzea, PLC,



CNC eta gainerako automatizazio-sistemen funtzionamendua egiaztatuz eta akatsak konponduz.
- Komunikazio industrialeko sareen konfigurazioa: Profinet, Profibus eta bestelako eremu-busak konfiguratzea eta integratzea, automatizazio-sistemen eta osagai elektronikoen arteko komunikazio egokia bermatzeko.
- Matxuren diagnostikoa eta konponketa: PLC, CNC, HMI eta automatizazio-sistemetako matxurak identifikatzea, diagnostikatzea eta konpontzea, beharrezko laguntza teknikoa eskainiz.
- Dokumentazio teknikoa eta programen kudeaketa: Programen dokumentazioa, softwarearen bertsioak, segurtasun-kopiak eta konfigurazio-aldaketak kudeatzea, sistemen trazabilitatea eta mantentze egokia bermatuz.
- Hobekuntza teknikoa eta garapen berriak: Automatizazio-soluzio berriak garatzen eta ezartzen laguntzea, makinen fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Beste baldintzak

- Siemens eta/edo Fanuc sistemen programazioan ezagutza teknikoak izatea.
- Makina-erremintaren sektorean, automatizazio industrialean edo antzeko lanpostuetan gutxienez bost urteko esperientzia izatea.
- 5 urte baino gehiagoko esperientzia izatea.

Hizkuntzak

Euskara / C1+

Inglés / B2

Informazio deigarria

- Torneaketan erreferentea den enpresaren zerbitzu departamentuko kide izatea, era berean Inzu Group nazioarteko enpresa taldearen parte izanik.
- Kontratu egonkorra eta hazten ari den enpresa teknologiko baten barruan garapen profesionalerako aukerak.
- Lan-giro ona dagoen, lankidetzan, gertutasunean eta talde-lanean oinarrituta dagoen lan taldean berehalako integrazioa.
- Bezeroarenganako orientazio sendoa, haren beharrei erantzuteko eta balio erantsiko irtenbideak eskaintzeko.
- Profil profesionalari egokitutako soldata erakargarria.

📌 PROGRAMATZAILE ELEKTRONIKOA (Gipuzkoa)
🏢 JOIND
📍 Gipuzkoa

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: programatzaile elektronikoa (gipuzkoa) / gipuzkoa

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: programatzaile elektronikoa (gipuzkoa) / gipuzkoa