BATZ Igorren taldeko AUTO negozioko Ingeniaritza arloan, Produktu Ingeniari lanpostu bat beteko da. Produktu Managerraren menpe, hurrengoetaz arduratuko da: Produktuaren definizio teknikoa eta balorazio ekonomikoa, eta defentsa teknikoa, eskaintza fasean, bezeroaren aurrean. Produktua definitzea eta baliozkotzea, bezeroaren espezifikazioak eta karga-koadernoak betetzen direla ziurtatuz, proiektuen errentagarritasuna zainduz eta Garapen eta Industrializazio faseetan epeak betetzen direla ziurtatuz.
Horretarako beharrezkoa izango da: Industria-ingeniaritzako prestakuntza (espezialitate mekanikoa edo mekatronikoa). Bezeroarenganako orientazio argia, baita kudeatzeko, negoziatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna ere. Ingelesa jakitea (C1 gutxieneko maila). Bidaiatzeko prest egotea.
Horrez gain, baloratuko da: Esperientzia izatea antzeko lanpostuetan (produktuaren garapena) industria-sektorean, ahal dela automobilgintzan. 3D diseinuan esperientzia izatea (CATIA V5, Siemens NX edo SolidWorks). Elementu Finituen (ABAQUS edo ANSYS) simulazioan esperientzia izatea. Fabrikazio-teknologiak ezagutzea: injekzioa, estanpazioa, soldadura, etab. Materialak ezagutzea, batez ere konpositeak. Garapen aerodinamikorako CFD programak ezagutzea. Euskara menperatzea. Alemana menderatzea Arratia inguruan bizitzea.
#J-18808-Ljbffr
📌 Product Engineer: Define & Validate Specs, Drive Roi (Miraballes)
🏢 Batz Group
📍 Miraballes
Postulate a este anuncio
Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.