EITB - Fikzio Arduraduna - Responsable de Ficción (Bilbao)

EITB - Fikzio Arduraduna - Responsable de Ficción (Bilbao)

19 oct
|
LKS NEXT SELECTION
|
Bilbao

19 oct

LKS NEXT SELECTION

Bilbao

Zein izango da zure ekarpena?
EITB Mediaren fikzio-proiektuen garapena ikuspegi editorial eta sortzailetik laguntzea, ideiaren eta tratamenduaren lehen faseetatik gidoien bertsioetara eta lehen muntaketa editatura arte, irizpide narratiboa, analisi-gaitasuna eta sentsibilitate editoriala eskainiz.
Eginkizun nagusiak
Zinema-proiektuen eta fikziozko telesailen egokitasuna EITB Mediaren estrategia editorialaren barruan ebaluatzea.
Proiektuak garapen-fase guztietan aztertzea: idea, tratamendua, gidoiaren bertsioak eta lehen bertsio editatua.
Zuzendaritzaren erabakiak errazteko balorazio-txosten argiak, zorrotzak, egituratuak eta arrazoituak prestatzea.

Proiektu bakoitzaren indarguneak, ahulguneak, arriskuak eta hobekuntza-aukerak identifikatzea.
Egituran, pertsonaietan, tonuan, erritmoan, ikuspegian edo eraikuntza dramatikoan arazoak antzematea eta irtenbide zehatzak proposatzea.
Gidoilari, zuzendari eta ekoizleei idazketa- eta berridazketa-prozesuetan laguntzea, obra bakoitzaren nortasun sortzailea errespetatuz.
Zuzendaritza,



casting eta gainerako elementu sortzaile garrantzitsuen proposamenak baloratzea.
Lehen bertsio editatuak ikusi eta azken bertsioaren aurretik eraginkortasun narratiboa indartzeko oharrak egitea.
Proiektuen hautaketan eta jarraipen editorialean parte hartzea, sustapen- eta transmedia-estrategian laguntzea, eta joerak zein talentu berriak identifikatzea.
Fikzioaren eta ikus-entzunezko merkatuaren joerak etengabe eguneratuta izatea.
Hainbat proiektu eta garapen-fase aldi berean kudeatzea, zorroztasuna, antolaketa eta konfidentzialtasuna bermatuz.
Sortzaileekin eta barne-taldeekin lankidetza eta konfiantzazko harremanak eraikitzea.

Baldintzak
Prestakuntza eta hizkuntzak

Ikus-entzunezko komunikazioarekin, zinemagintzarekin, gidoigintzarekin, ikus-entzunezko ekoizpenarekin, kazetaritzarekin, komunikazioarekin, humanitateekin edo antzeko diziplinekin lotutako unibertsitate- edo goi-mailako prestakuntza.
Euskara C1 eta gaztelaniaren ahozko zein idatziz

📌 EITB - Fikzio Arduraduna - Responsable de Ficción (Bilbao)
🏢 LKS NEXT SELECTION
📍 Bilbao

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: eitb - fikzio arduraduna - responsable de ficción (bilbao) / bilbao

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: eitb - fikzio arduraduna - responsable de ficción (bilbao) / bilbao