Merkataritza-espezialista (Mondragón)

Merkataritza-espezialista (Mondragón)

17 oct
|
Grupo AUSOLAN
|
Mondragón

17 oct

Grupo AUSOLAN

Mondragón

Ausolan kolektibitateentzako sukaldaritza- eta garbiketa-zerbitzuen sektoreko enpresa liderra da. Merkataritza-espezialista dinamiko eta proaktibo bat bilatzen dugu, bi negozio horietako gure taldean sartzeko.

Lanpostuaren deskribapena

Araba eta Bizkaian bezero berriak erakartzeaz arduratuko zara, eta zure eginkizun nagusiak hauek izango dira:
- Hezkuntza-sektorean, enpresa-sektorean eta gizarte- eta osasun-sektorean prospekzioa egitea eta bezero berriak erakartzea.
- Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako merkataritza-proposamenak aurkeztea.
- Bezeroen jarraipena eta arreta pertsonalizatua egitea, haien gogobetetasuna bermatzeko.
- Beste sail batzuekin elkarlanean aritzea, eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.

Gutxieneko baldintzak
- Euskaraz jariotasunez aritzea, ahoz eta idatziz (nahitaezko baldintza).
- Gutxienez 2 urteko esperientzia merkataritza-arloan, ahal dela elikadura, catering edo zerbitzuen sektorean.
- Komunikatzeko eta negoziatzeko gaitasun bikainak.




- Modu autonomoan eta emaitzei begira lan egiteko gaitasuna.
- B motako gidabaimena.
- Merkataritza-eskaintzak prestatzen esperientzia.

Balioetsiko da
- Aurretiko esperientzia hezkuntza-, enpresa- edo gizarte- eta osasun-sektorean.
- Salmenten, marketinaren edo antzeko arloetako prestakuntza.
- Araba eta Bizkaiko merkatua ezagutzea.
- CRMak eta merkatu-prospekziorako tresnak erabiltzen esperientzia.
- Ustiapen-kontuak prestatzen esperientzia.

Zer eskaintzen dugu
- Kontratu egonkorra, soldata finko lehiakorrarekin eta lortutako helburuen araberako komisioekin.
- Hasierako eta etengabeko prestakuntza, enpresaren kontura.
- Talde konprometitu batean sartzeko aukera, lan-giro bikainarekin eta lan-egonkortasunarekin.
- Jarduera garatzeko beharrezko lan-tresnak.

Zure zain gaude

📌 Merkataritza-espezialista (Mondragón)
🏢 Grupo AUSOLAN
📍 Mondragón

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: merkataritza-espezialista (mondragón) / mondragón

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: merkataritza-espezialista (mondragón) / mondragón