17 oct
|
LKS NEXT SELECTION
|
País Vasco
17 oct
LKS NEXT SELECTION
País Vasco
Zein izango da zure ekarpena?
EITB Mediaren fikzio-proiektuen garapena ikuspegi editorial eta sortzailetik laguntzea, ideiaren eta tratamenduaren lehen faseetatik gidoien bertsioetara eta lehen muntaketa editatura arte, irizpide narratiboa, analisi-gaitasuna eta sentsibilitate editoriala eskainiz.
Eginkizun nagusiak
Zinema-proiektuen eta fikziozko telesailen egokitasuna EITB Mediaren estrategia editorialaren barruan ebaluatzea.
Proiektuak garapen-fase guztietan aztertzea: ideia, tratamendua, gidoiaren bertsioak eta lehen bertsio editatua.
Zuzendaritzaren erabakiak errazteko balorazio-txosten argiak, zorrotzak, egituratuak eta arrazoituak prestatzea.
- Proiektu bakoitzaren indarguneak, ahulguneak, arriskuak eta hobekuntza-aukerak identifikatzea.
- Egituran, pertsonaietan, tonuan, erritmoan, ikuspegian edo eraikuntza dramatikoan arazoak antzematea eta irtenbide zehatzak proposatzea.
- Gidoilari, zuzendari eta ekoizleei idazketa- eta berridazketa-prozesuetan laguntzea, obra bakoitzaren nortasun sortzailea errespetatuz.
- Zuzendaritza, casting eta gainerako elementu sortzaile garrantzitsuen proposamenak baloratzea.
- Lehen bertsio editatuak ikusi eta azken bertsioaren aurretik eraginkortasun narratiboa indartzeko oharrak egitea.
- Proiektuen hautaketan eta jarraipen editorialean parte hartzea, sustapen- eta transmedia-estrategian laguntzea,
eta joerak zein talentu berriak identifikatzea.
- Fikzioaren eta ikus-entzunezko merkatuaren joerak etengabe eguneratuta izatea.
- Hainbat proiektu eta garapen-fase aldi berean kudeatzea, zorroztasuna, antolaketa eta konfidentzialtasuna bermatuz.
- Sortzaileekin eta barne-taldeekin lankidetza eta konfiantzazko harremanak eraikitzea.
Baldintzak
Prestakuntza eta hizkuntzak
- Ikus-entzunezko komunikazioarekin, zinemagintzarekin, gidoigintzarekin, ikus-entzunezko ekoizpenarekin, kazetaritzarekin, komunikazioarekin, humanitateekin edo antzeko diziplinekin lotutako unibertsitate- edo goi-mailako prestakuntza.
- Euskara C1 eta gaztelaniaren ahozko zein idatzizko maila bikaina. Ingelesezko maila altua ere eskatzen da.
Esperientzia eta ezagutzak
Esperientzia egiaztatua honako arlo hauetan:
- Fikzioaren garapena eta ikus-entzunezko proiektuen analisia eta balorazioa.
- Gidoien eta tratamenduen analisi profesionala.
- Script editing-a, gainbegiratze editoriala, balorazio-batzordeak edo telebista, plataforma zein ekoiztetxeetako garapen-sailak.
- Idazketa, berridazketa eta sormen-prozesuen laguntza.
- Bereziki baloratuko da euskarazko fikzio-proiektuak garatzen izandako esperientzia.
- Euskal ikus-entzunezko ekosistemaren eta estatuko zein nazioarteko industriaren ezagutza.
#J-18808-Ljbffr
📌 Eitb - Fikzio Arduraduna - Responsable De Ficción (País Vasco)
🏢 LKS NEXT SELECTION
📍 País Vasco