Ausolan kolektibitateentzako sukaldaritza- eta garbiketa-zerbitzuen sektoreko enpresa liderra da. Merkataritza-espezialista dinamiko eta proaktibo bat bilatzen dugu, bi negozio horietako gure taldean sartzeko.
Lanpostuaren deskribapena
Araba eta Bizkaian bezero berriak erakartzeaz arduratuko zara, eta zure eginkizun nagusiak hauek izango dira:
• Hezkuntza-sektorean, enpresa-sektorean eta gizarte- eta osasun-sektorean prospekzioa egitea eta bezero berriak erakartzea.
• Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako merkataritza-proposamenak aurkeztea.
• Bezeroen jarraipena eta arreta pertsonalizatua egitea, haien gogobetetasuna bermatzeko.
• Beste sail batzuekin elkarlanean aritzea, eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatea bermatzeko.
Gutxieneko baldintzak
• Euskaraz jariotasunez aritzea, ahoz eta idatziz (nahitaezko baldintza).
• Gutxienez 2 urteko esperientzia merkataritza-arloan, ahal dela elikadura, catering edo zerbitzuen sektorean.
• Komunikatzeko eta negoziatzeko gaitasun bikainak.
• Modu autonomoan eta emaitzei begira lan egiteko gaitasuna.
• B motako gidabaimena.
• Merkataritza-eskaintzak prestatzen esperientzia.
Balioetsiko da
• Aurretiko esperientzia hezkuntza-, enpresa- edo gizarte- eta osasun-sektorean.
• Salmenten, marketinaren edo antzeko arloetako prestakuntza.
• Araba eta Bizkaiko merkatua ezagutzea.
• CRMak eta merkatu-prospekziorako tresnak erabiltzen esperientzia.
• Ustiapen-kontuak prestatzen esperientzia.
Zer eskaintzen dugu
• Kontratu egonkorra, soldata finko lehiakorrarekin eta lortutako helburuen araberako komisioekin.
• Hasierako eta etengabeko prestakuntza, enpresaren kontura.
• Talde konprometitu batean sartzeko aukera, lan-giro bikainarekin eta lan-egonkortasunarekin.
• Jarduera garatzeko beharrezko lan-tresnak.