EITB - Fikzio Arduraduna - Responsable de Ficción (Bilbao)

EITB - Fikzio Arduraduna - Responsable de Ficción (Bilbao)

15 oct
|
LKS NEXT SELECTION
|
Bilbao

15 oct

LKS NEXT SELECTION

Bilbao

Zein izango da zure ekarpena?

EITB Mediaren fikzio-proiektuen garapena ikuspegi editorial eta sortzailetik laguntzea, ideiaren eta tratamenduaren lehen faseetatik gidoien bertsioetara eta lehen muntaketa editatura arte, irizpide narratiboa, analisi-gaitasuna eta sentsibilitate editoriala eskainiz.

Eginkizun nagusiak

Zinema-proiektuen eta fikziozko telesailen egokitasuna EITB Mediaren estrategia editorialaren barruan ebaluatzea.

Proiektuak garapen-fase guztietan aztertzea: ideia, tratamendua, gidoiaren bertsioak eta lehen bertsio editatua.

Zuzendaritzaren erabakiak errazteko balorazio-txosten argiak, zorrotzak, egituratuak eta arrazoituak prestatzea.
- Proiektu bakoitzaren indarguneak, ahulguneak, arriskuak eta hobekuntza-aukerak identifikatzea.
- Egituran, pertsonaietan, tonuan, erritmoan, ikuspegian edo eraikuntza dramatikoan arazoak antzematea eta irtenbide zehatzak proposatzea.
- Gidoilari, zuzendari eta ekoizleei idazketa- eta berridazketa-prozesuetan laguntzea, obra bakoitzaren nortasun sortzailea errespetatuz.
- Zuzendaritza,



casting eta gainerako elementu sortzaile garrantzitsuen proposamenak baloratzea.
- Lehen bertsio editatuak ikusi eta azken bertsioaren aurretik eraginkortasun narratiboa indartzeko oharrak egitea.
- Proiektuen hautaketan eta jarraipen editorialean parte hartzea, sustapen- eta transmedia-estrategian laguntzea, eta joerak zein talentu berriak identifikatzea.
- Fikzioaren eta ikus-entzunezko merkatuaren joerak etengabe eguneratuta izatea.
- Hainbat proiektu eta garapen-fase aldi berean kudeatzea, zorroztasuna, antolaketa eta konfidentzialtasuna bermatuz.
- Sortzaileekin eta barne-taldeekin lankidetza eta konfiantzazko harremanak eraikitzea.

Baldintzak

Prestakuntza eta hizkuntzak
- Ikus-entzunezko komunikazioarekin, zinemagintzarekin, gidoigintzarekin, ikus-entzunezko ekoizpenarekin, kazetaritzarekin, komunikazioarekin, humanitateekin edo antzeko diziplinekin lotutako unibertsitate- edo goi-mailako prestakuntza.
- Euskara C1 eta gaztel

📌 EITB - Fikzio Arduraduna - Responsable de Ficción (Bilbao)
🏢 LKS NEXT SELECTION
📍 Bilbao

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: eitb - fikzio arduraduna - responsable de ficción (bilbao) / bilbao

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: eitb - fikzio arduraduna - responsable de ficción (bilbao) / bilbao