Negozioaren garapena interesatzen zaizu eta ingurune teknologiko eta nazioarteko batean lan egin nahiko zenuke? Jarraitu irakurtzen zuretzat dugun aukera ezagutzeko
Inscríbase veloz, consulte la descripción completa desplazándose hacia abajo para conocer todos los requisitos de este puesto.
Zure eginkizun nagusia negozioaren garapenaren arloarekin lotutako ekintzei laguntza ematea izango da. Merkataritza-taldearekin elkarlanean arituko zara, eta harreman estua izango duzu zentro teknologikoko ezagutza-arloetako koordinazio-lanez arduratzen diren pertsonekin, haien hazkundea bultzatzen lagunduz.
Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira:
- GOe Tech Centerrek parte hartzen duen azoka, jardunaldi eta ekitaldien antolaketan laguntzea, plangintzan, materialen prestaketan, barne-koordinazioan eta logistikan parte hartuz.
- Komunikazio-materialak prestatzen laguntzea, hala nola buletinak, memoriak, aurkezpenak eta sare sozialetarako edukiak.
- Zentro teknologikoaren barne-kudeaketako hainbat prozesutan laguntzea, proiektuekin, aginte-taulekin eta datu-baseekin lotutakoetan.
- Zentroko hainbat talde eta ezagutza-arlorekin koordinatuta lan egitea.
Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara?
- Kudeaketaren, komunikazioaren eta/edo negozioaren garapenaren arloan lan-esperientzia, praktiketako esperientzia edo gutxi gorabehera urtebeteko esperientzia izatea.
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan (ADE), Komunikazioan edo antzeko arloren batean unibertsitateko gradua izatea.
- Komunikatiboa izatea, eta pertsonen arteko zein gizarte-trebetasun onak izatea.
- Ingeles-maila altua izatea (C1).
- Pertsona proaktiboa, malgua eta antolatua izatea, eta taldean lan egitea gustuko izatea.
Gure arreta piztuko duzu...
- Zentro Teknologiko batean edo gastronomiaren sektorearekin lotutako enpresetan praktikak egin badituzu edo lan egin baduzu.
- Euskara menperatzen baduzu (C1).
- Gastronomiaren, berrikuntzaren eta negozioaren garapenaren arloak interesatzen bazaizkizu.
Zer espero
📌 Gestor-a Auxiliar de Desarrollo de Negocio (San Sebastián)
🏢 Basque Culinary Center
📍 San Sebastián
Postulate a este anuncio
Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.