09 oct
|
Beterri-Buruntza Mankomunitatea
|
Hernani
09 oct
Beterri-Buruntza Mankomunitatea
Hernani
Ekintzailetza teknikaria
Lanpostuaren ezaugarriak:
• Izena: ekintzailetza teknikaria.
• Harreman mota: bitarteko funtzionarioa, lanpostu hutsa bete arte.
• Hautaketa-sistema: oposizio-lehiaketa.
• Ordainsariak: Lanbideren eskaintzan xedatutakoaren arabera eta, nolanahi ere, Mankomunitateko Lanpostuen Zerrendan jasotakoaren arabera.
• Hizkuntza-eskakizuna: 4, berehalako derrigortasun-datarekin. 3. hizkuntza-eskakizuna dutela egiaztatzen duten izangaiak ere onartuko dira.
• Kokapena: Beterri-Buruntza Mankomunitatearen bulegoan (Akarregi industrialdea 10, 202 bulegoa, Hernani, 20120).
Funtzioak:
• Ekintzaileei aholkularitza eta bidelaguntza integrala eskaintzea, negozio ideia garatzen eta martxan jartzen lagunduz.
• Bideragarritasun planak eta negozio ereduak lantzea eta aztertzea, proiektuen iraunkortasun ekonomikoa ebaluatzeko.
• Dirulaguntzei, laguntzei eta eskuragarri dauden baliabideei buruzko orientazioa ematea, ekintzaileei finantzaketa aukerak errazteko.
• Enpresa berrien sorrera, sendotzea eta hazkundea bultzatzea, proiektu bakoitzaren beharretara egokituz.
• Ekintzailetza sustatzeko programak eta ekimenak diseinatu, koordinatu eta garatzea.
• Prestakuntzak, tailerrak eta dinamizazio jarduerak antolatzea eta koordinatzea, ekintzaileei eta enpresei zuzenduta.
• Udalekin, erakundeekin eta lurraldeko eragile sozioekonomikoekin lankidetzan aritzea, ekintzailetza ekosistema indartzeko.
• Berrikuntza, lehiakortasuna eta tokiko garapen ekonomikoa sustatzen dituzten proiektuak bultzatzea.
• Diruz lagundutako proiektuak kudeatzea, eskaerak, jarraipena eta justifikazioak barne.
• Programen eta zerbitzuen emaitzak ebaluatzea, adierazleen azterketaren bidez hobekuntza proposamenak egiteko.
Parte hartzeko baldintzak:
• EBko estatu kide bateko nazionalitatea.
• 16 urte beteta izatea eta erretiroa hartzeko legezko gehienezko adina ez gainditzea.
• Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala.
• Inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ez egotea.
• Graduko unib
📌 Ekintzailetza teknikaria (Hernani)
🏢 Beterri-Buruntza Mankomunitatea
📍 Hernani