02 oct
|
LKS NEXT SELECTION
|
Madrid
02 oct
LKS NEXT SELECTION
Madrid
Zuzendu komunitatean eragina duen hezkuntza-proiektu kooperatibo batAnder Deuna Ikastolak Zuzendaritza bere gain hartu eta Uribe Kostako hezkuntza-proiektu erreferenteetako bat gidatuko duen pertsona bat txertatu nahi du bere taldean.
Ikasleek, familiek eta profesionalek osatutako hezkuntza-komunitatea gara, euskalduna, berritzailea eta eraldatzailea den hezkuntza-eredua sustatzen duena. Zer egingo duzu?
Ikastolaren estrategia eta kudeaketa integrala gidatuko dituzu, hezkuntza-proiektuaren garapen iraunkorra, komunitatearen indartzea eta erakundeak egungo zein etorkizuneko erronkei erantzuteko duen gaitasuna bermatuz. Eginkizun nagusiakLidergoa eta kudeaketa estrategikoaIkastolaren eta kooperatibaren helburu estrategikoak definitu, garatu eta ebaluatzea. Hobekuntza-ekimenak proposatzea eta gobernu-organoei aholkularitza eskaintzea. Hartutako erabakien eta akordioen gauzatzea koordinatzea.
Komunitatearekiko harremanak eta komunikazioaFamiliekin, ikasleekin, profesionalekin eta bazkideekin harreman sendoak garatzea. Tokiko erakundeekin, hezkuntza-eragileekin,
euskararen sustapenarekin lotutako erakundeekin eta gizarte-eragileekin lankidetza bultzatzea. Komunitatearen parte-hartzea eta konfiantza indartuko dituen komunikazio hurbil, argi eta eraginkorra bermatzea. Pertsonen kudeaketa eta koordinazioaOrgano eta talde ezberdinen jarduera planifikatu, koordinatu, gainbegiratu eta ebaluatzea.
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta administratiboaIkastolaren aurrekontua planifikatu eta gainbegiratzea. Baliabideen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra bermatzea. EskakizunakUnibertsitate-titulazioa edo baliokidea den prestakuntza. Euskararen C1 maila egiaztatua. Lidergo, koordinazio edo kudeaketa arloko esperientzia egiaztatua. Lidergorako, komunikaziorako eta erabakiak hartzeko gaitasuna. Bereziki baloratuko daZuzendaritza eta kudeaketa arloko ibilbide sendoa. Administrazioan eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioan esperientzia izatea.
Hezkuntza-eremua eta erakundeen kudeaketa ez
📌 Zuzendari Orokorra (Madrid)
🏢 LKS NEXT SELECTION
📍 Madrid