01 oct
|
LKS NEXT SELECTION
|
Bilbao
01 oct
LKS NEXT SELECTION
Bilbao
Zuzendu komunitatean eragina duen hezkuntza-proiektu kooperatibo bat
Ander Deuna Ikastolak Zuzendaritza bere gain hartu eta Uribe Kostako hezkuntza-proiektu erreferenteetako bat gidatuko duen pertsona bat txertatu nahi du bere taldean.
Para presentar una candidatura, simplemente lea la siguiente descripción del puesto y asegúrese de adjuntar los documentos pertinentes.
Ikasleek, familiek eta profesionalek osatutako hezkuntza-komunitatea gara, euskalduna, berritzailea eta eraldatzailea den hezkuntza-eredua sustatzen duena.
Zer egingo duzu?
Ikastolaren estrategia eta kudeaketa integrala gidatuko dituzu, hezkuntza-proiektuaren garapen iraunkorra, komunitatearen indartzea eta erakundeak egungo zein etorkizuneko erronkei erantzuteko duen gaitasuna bermatuz.
Eginkizun nagusiak
Lidergoa eta kudeaketa estrategikoa
- Ikastolaren eta kooperatibaren helburu estrategikoak definitu, garatu eta ebaluatzea.
- Hobekuntza-ekimenak proposatzea eta gobernu-organoei aholkularitza eskaintzea.
- Hartutako erabakien eta akordioen gauzatzea koordinatzea.
Komunitatearekiko harremanak eta komunikazioa
- Familiekin, ikasleekin, profesionalekin eta bazkideekin harreman sendoak garatzea.
- Tokiko erakundeekin, hezkuntza-eragileekin, euskararen sustapenarekin lotutako erakundeekin eta gizarte-eragileekin lankidetza bultzatzea.
- Komunitatearen parte-hartzea eta konfiantza indartuko dituen komunikazio hurbil, argi eta eraginkorra bermatzea.
Pertsonen kudeaketa eta koordinazioa
- Organo eta talde ezberdinen jarduera planifikatu, koordinatu, gainbegiratu eta ebaluatzea.
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta administratiboa
- Ikastolaren aurrekontua planifikatu eta gainbegiratzea.
- Baliabideen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra bermatzea.
Eskakizunak
- Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea den prestakuntza.
- Euskararen C1 maila egiaztatua.
- Lidergo, koordinazio edo kudeaketa arloko esperientzia egiaztatua.
- Lidergorako, komunikaziorako eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
Bereziki baloratuk
📌 Zuzendari Orokorra (Bilbao)
🏢 LKS NEXT SELECTION
📍 Bilbao