Zuzendari Orokorra - Ander Deuna Ikastola (Sopelana)

Zuzendari Orokorra - Ander Deuna Ikastola (Sopelana)

26 sep
|
LKS NEXT SELECTION
|
Sopelana

26 sep

LKS NEXT SELECTION

Sopelana

Zuzendu komunitatean eragina duen hezkuntza-proiektu kooperatibo batAnder Deuna Ikastolak Zuzendaritza bere gain hartu eta Uribe Kostako hezkuntza-proiektu erreferenteetako bat gidatuko duen pertsona bat txertatu nahi du bere taldean.Ikasleek, familiek eta profesionalek osatutako hezkuntza-komunitatea gara, euskalduna, berritzailea eta eraldatzailea den hezkuntza-eredua sustatzen duena.Zer egingo duzu?Ikastolaren estrategia eta kudeaketa integrala gidatuko dituzu, hezkuntza-proiektuaren garapen iraunkorra, komunitatearen indartzea eta erakundeak egungo zein etorkizuneko erronkei erantzuteko duen gaitasuna bermatuz.Eginkizun nagusiakLidergoa eta kudeaketa estrategikoaIkastolaren eta kooperatibaren helburu estrategikoak definitu, garatu eta ebaluatzea.Hobekuntza-ekimenak proposatzea eta gobernu-organoei aholkularitza eskaintzea.Hartutako erabakien eta akordioen gauzatzea koordinatzea.Komunitatearekiko harremanak eta komunikazioaFamiliekin, ikasleekin, profesionalekin eta bazkideekin harreman sendoak garatzea.Tokiko erakundeekin, hezkuntza-eragileekin, euskararen sustapenarekin lotutako erakundeekin eta gizarte-eragileekin lankidetza bultzatzea.Komunitatearen parte-hartzea eta konfiantza indartuko dituen komunikazio hurbil, argi eta eraginkorra bermatzea.Pertsonen kudeaketa eta koordinazioaOrgano eta talde ezberdinen jarduera planifikatu, koordinatu,



gainbegiratu eta ebaluatzea.Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta administratiboaIkastolaren aurrekontua planifikatu eta gainbegiratzea.Baliabideen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra bermatzea.EskakizunakUnibertsitate-titulazioa edo baliokidea den prestakuntza.Euskararen C1 maila egiaztatua.Lidergo, koordinazio edo kudeaketa arloko esperientzia egiaztatua.Lidergorako, komunikaziorako eta erabakiak hartzeko gaitasuna.Bereziki baloratuko daZuzendaritza eta kudeaketa arloko ibilbide sendoa.Administrazioan eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioan esperientzia izatea.Hezkuntza-eremua eta erakundeen kudeaketa ezagutzea.Ikastolen mugimendua ezagutzea.Euskararekiko, euskal kulturarekiko eta hezkuntzarekiko konpromisoa.Kudeaketa eta antolaketa-ereduei lotutako prestakuntza osagarria.Zer eskaintzen dizugu?Lideratzeko autonomia eta erabakitzeko gaitasuna, finkatutako proiektu batean.Lankidetzan eta komunitatean oinarritutako lan-ingurunea.Ingurunean errotutako eta izaera eraldatzailea duen hezkuntza-proiektu bat gidatzeko aukera.Euskara, euskal kultura eta hezkuntza eraldatzailea sustatzen dituen erakunde batean parte hartzea.Familiek, profesionalek eta ikasleek osatutako komunitate sendo eta parte-hartzaile baten barruan jarduteko aukera.
#J-18808-Ljbffr

📌 Zuzendari Orokorra - Ander Deuna Ikastola (Sopelana)
🏢 LKS NEXT SELECTION
📍 Sopelana

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: zuzendari orokorra - ander deuna ikastola (sopelana) / sopelana