25 sep
|
LKS NEXT SELECTION
|
Sopelana
25 sep
LKS NEXT SELECTION
Sopelana
Zuzendu komunitatean eragina duen hezkuntza-proiektu kooperatibo bat
Si cree que es el candidato idóneo para la siguiente oportunidad, envíe su solicitud después de leer la descripción completa.
Ander Deuna Ikastolak Zuzendaritza bere gain hartu eta Uribe Kostako hezkuntza-proiektu erreferenteetako bat gidatuko duen pertsona bat txertatu nahi du bere taldean.
Ikasleek, familiek eta profesionalek osatutako hezkuntza-komunitatea gara, euskalduna, berritzailea eta eraldatzailea den hezkuntza-eredua sustatzen duena.
Zer egingo duzu?
Ikastolaren estrategia eta kudeaketa integrala gidatuko dituzu, hezkuntza-proiektuaren garapen iraunkorra, komunitatearen indartzea eta erakundeak egungo zein etorkizuneko erronkei erantzuteko duen gaitasuna bermatuz.
Eginkizun nagusiak
Lidergoa eta kudeaketa estrategikoa
Ikastolaren eta kooperatibaren helburu estrategikoak definitu, garatu eta ebaluatzea.
Hobekuntza-ekimenak proposatzea eta gobernu-organoei aholkularitza eskaintzea.
Hartutako erabakien eta akordioen gauzatzea koordinatzea.
Komunitatearekiko harremanak eta komunikazioa
Familiekin, ikasleekin, profesionalekin eta bazkideekin harreman sendoak garatzea.
Tokiko erakundeekin, hezkuntza-eragileekin, euskararen sustapenarekin lotutako erakundeekin eta gizarte-eragileekin lankidetza bultzatzea.
Komunitatearen parte-hartzea eta konfiantza indartuko dituen komunikazio hurbil, argi eta eraginkorra bermatzea.
Pertsonen kudeaketa eta koordinazioa
Organo eta talde ezberdinen jarduera planifikatu, koordinatu, gainbegiratu eta ebaluatzea.
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta administratiboa
Ikastolaren aurrekontua planifikatu eta gainbegiratzea.
Baliabideen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra bermatzea.
Eskakizunak
Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea den prestakuntza.
Euskararen C1 maila egiaztatua.
Lidergo, koordinazio edo kudeaketa arloko esperientzia egiaztatua.
Lidergorako, komunikaziorako eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
Bereziki baloratuko da
Zuzendaritza eta kudeaketa arloko ibilbide sendoa.
Administrazioan eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioan esperientzia izatea.
Hezkuntza-eremua eta erakundeen kudeaketa ezagutzea.
Ikastolen mugimendua ezagutzea.
Euskararekiko, euskal kulturarekiko eta hezkuntzarekiko konpromisoa.
Kudeaketa eta antolaketa-ereduei lotutako prestakuntza osagarria.
Zer eskaintzen dizugu?
Lideratzeko autonomia eta erabakitzeko gaitasuna, finkatutako proiektu batean.
Lankidetzan eta komunitatean oinarritutako lan-ingurunea.
Ingurunean errotutako eta izaera eraldatzailea duen hezkuntza-proiektu bat gidatzeko aukera.
Euskara, euskal kultura eta hezkuntza eraldatzailea sustatzen dituen erakunde batean parte hartzea. xhfqzwm
Familiek, profesionalek eta ikasleek osatutako komunitate sendo eta parte-hartzaile baten barruan jarduteko aukera.
📌 Zuzendari Orokorra - Ander Deuna Ikastola (Sopelana)
🏢 LKS NEXT SELECTION
📍 Sopelana