Zuzendari Orokorra - Ander Deuna Ikastola (País Vasco)

Zuzendari Orokorra - Ander Deuna Ikastola (País Vasco)

23 sep
|
LKS NEXT SELECTION
|
País Vasco

23 sep

LKS NEXT SELECTION

País Vasco

Zuzendu komunitatean eragina duen hezkuntza-proiektu kooperatibo bat

Ander Deuna Ikastolak Zuzendaritza bere gain hartu eta Uribe Kostako hezkuntza-proiektu erreferenteetako bat gidatuko duen pertsona bat txertatu nahi du bere taldean.

Ikasleek, familiek eta profesionalek osatutako hezkuntza-komunitatea gara, euskalduna, berritzailea eta eraldatzailea den hezkuntza-eredua sustatzen duena.

Zer egingo duzu?

Ikastolaren estrategia eta kudeaketa integrala gidatuko dituzu, hezkuntza-proiektuaren garapen iraunkorra, komunitatearen indartzea eta erakundeak egungo zein etorkizuneko erronkei erantzuteko duen gaitasuna bermatuz.

Eginkizun nagusiak

Lidergoa eta kudeaketa estrategikoa

- Ikastolaren eta kooperatibaren helburu estrategikoak definitu, garatu eta ebaluatzea.
- Hobekuntza-ekimenak proposatzea eta gobernu-organoei aholkularitza eskaintzea.
- Hartutako erabakien eta akordioen gauzatzea koordinatzea.

Komunitatearekiko harremanak eta komunikazioa

- Familiekin, ikasleekin, profesionalekin eta bazkideekin harreman sendoak garatzea.
- Tokiko erakundeekin, hezkuntza-eragileekin, euskararen sustapenarekin lotutako erakundeekin eta gizarte-eragileekin lankidetza bultzatzea.
- Komunitatearen parte-hartzea eta konfiantza indartuko dituen komunikazio hurbil, argi eta eraginkorra bermatzea.

Pertsonen kudeaketa eta koordinazioa

- Organo eta talde ezberdinen jarduera planifikatu, koordinatu,



gainbegiratu eta ebaluatzea.

Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta administratiboa

- Ikastolaren aurrekontua planifikatu eta gainbegiratzea.
- Baliabideen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra bermatzea.

Eskakizunak

- Unibertsitate-titulazioa edo baliokidea den prestakuntza.
- Euskararen C1 maila egiaztatua.
- Lidergo, koordinazio edo kudeaketa arloko esperientzia egiaztatua.
- Lidergorako, komunikaziorako eta erabakiak hartzeko gaitasuna.

Bereziki baloratuko da

- Zuzendaritza eta kudeaketa arloko ibilbide sendoa.
- Administrazioan eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioan esperientzia izatea.
- Hezkuntza-eremua eta erakundeen kudeaketa ezagutzea.
- Ikastolen mugimendua ezagutzea.
- Euskararekiko, euskal kulturarekiko eta hezkuntzarekiko konpromisoa.
- Kudeaketa eta antolaketa-ereduei lotutako prestakuntza osagarria.

Zer eskaintzen dizugu?

- Lideratzeko autonomia eta erabakitzeko gaitasuna, finkatutako proiektu batean.
- Lankidetzan eta komunitatean oinarritutako lan-ingurunea.
- Ingurunean errotutako eta izaera eraldatzailea duen hezkuntza-proiektu bat gidatzeko aukera.
- Euskara, euskal kultura eta hezkuntza eraldatzailea sustatzen dituen erakunde batean parte hartzea.
- Familiek, profesionalek eta ikasleek osatutako komunitate sendo eta parte-hartzaile baten barruan jarduteko aukera.

📌 Zuzendari Orokorra - Ander Deuna Ikastola (País Vasco)
🏢 LKS NEXT SELECTION
📍 País Vasco

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: zuzendari orokorra - ander deuna ikastola (país vasco) / país vasco

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: zuzendari orokorra - ander deuna ikastola (país vasco) / país vasco