Técnico/A De Puesto Digital Y De Servicio Al Usuario (Basauri)

Técnico/A De Puesto Digital Y De Servicio Al Usuario (Basauri)

22 sep
|
EITB
|
Basauri

22 sep

EITB

Basauri

Zein izango da zure ekarpena? EITBko lanpostu digitalaren funtzionamendu egokia bermatzea, erakundeko pertsonek ingurune teknologiko funtzional, seguru eta eguneratua izan dezaten. Zerbitzu Digitalaren eta Lanpostuaren arloko erreferente teknikoa izango zara, laguntza espezializatua, kudeaketa operatiboa eta proiektuen lidergo teknikoa uztartuz. Eginkizun nagusiak Erabiltzaileen bizi-ziklo digitala kudeatzea: altak, aldaketak eta bajak, lanpostuen konfigurazioa, kontuak, taldeak, sarbideak eta lotutako politikak. Ordenagailu eramangarrien, gailu mugikorren, periferikoen eta software korporatiboaren inbentarioa, hedapena, konfigurazioa, mantentzea eta baja kudeatzea, MDM/UEM tresnen bidez. Gorabeherak eta laguntza-eskaerak artatu, diagnostikatu eta konpontzea, bigarren mailako eskalatze tekniko gisa jardunez eta behar denean arazoen erroko kausa aztertuz. Ticketen ilara, erantzun-denborak eta SLAk monitorizatzea, erabiltzaileak informatuta mantenduz eta neurri zuzentzaileak proposatuz. Microsoft 365, Teams, SharePoint eta Slack plataformetan laguntza tekniko eta funtzionala ematea, eta prestakuntza zein adopzio teknologikoko ekintzetan parte hartzea. Lanpostu digitalaren hedapen-, migrazio- eta berritze-proiektuak teknikoki gidatzea, azpiegitura, segurtasun, garapen eta hornitzaileekin koordinatuz. Scriptak eta automatizazioak garatzea, bereziki PowerShell erabiliz, eskuzko lanak murrizteko eta zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko. Lanpostuaren segurtasun-irizpideak aplikatzea eta bere ardurapeko prozesuetan ENS eta DBEO arauak betetzen direla bermatzea. Dokumentazio teknikoa, ezagutza-basea, prozedura operatiboak eta zerbitzuaren jarduera-, metrika- eta kalitate-txostenak eguneratuta mantentzea. EITBko egoitza, lantoki eta korrespontsalia desberdinetara joatea, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean.



Erabiltzaileen beharrak, kexak eta hobekuntza-proposamenak jaso eta bideratzea, gogobetetasunaren jarraipena eginez. Lanpostu digitaleko joera teknologikoen jarraipena egitea, automatizazioari eta zerbitzuari aplikatutako AA tresnei arreta berezia eskainiz. Baldintzak Prestakuntza eta hizkuntzak Informatika Ingeniaritzako Gradua, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua edo lanbidean jarduteko gaitzen duen homologatutako titulu ofizial baliokidea. Gaztelaniaren ahozko eta idatzizko ezagutza osoa eta euskarako C1 maila. Ezagutzak eta esperientzia Bereziki baloratuko dira: ITSM tresnen ezagutza, ProactivaNet edo baliokideak. ITIL Foundation, Microsoft MD-102 edo Microsoft Intune ziurtagiriak. Gailuen kudeaketa zentralizatuan, MDM/UEM, GPO, Entra ID eta Active Directory inguruneetan esperientzia. Bigarren mailako laguntza teknikoan, erroko kausaren analisian eta gorabehera zein eskaeren kudeaketan esperientzia. Horrez gain: Microsoft 365, Teams, SharePoint eta Slack plataformen ezagutza. Automatizazioan edo scripting-ean esperientzia, bereziki PowerShell erabiliz. Endpoint segurtasunari, sarbideen kudeaketari, zifratzeari, ahuleziei eta ENS zein DBEO arauen betetzeari buruzko ezagutzak. Proiektuak teknikoki gidatzeko eta diziplina anitzeko taldeekin zein hornitzaileekin koordinatzeko gaitasuna. Ingeles teknikoaren ezagutza. Zer eskaintzen dugu? EITBko lan-ingurune digitalaren erreferente tekniko gisa jarduteko aukera. Hedapen-, migrazio- eta berritze teknologikoko proiektuetan, automatizazioan eta zerbitzuari aplikatutako adimen artifizialean parte hartzea. Lankidetzan, diziplina aniztasunean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako lan-ingurunea. Erakundeko pertsonen esperientzia digitalean eta produktibitatean zuzeneko eragina izango duen proiektua. #J-18808-Ljbffr

📌 Técnico/A De Puesto Digital Y De Servicio Al Usuario (Basauri)
🏢 EITB
📍 Basauri

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: técnico/a de puesto digital y de servicio al usuario (basauri) / basauri

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: técnico/a de puesto digital y de servicio al usuario (basauri) / basauri