Labayru Fundazioak behar du
¿No sabe con seguridad qué habilidades necesitará para esta oportunidad? Simplemente lea la descripción completa a continuación para obtener una idea clara de los requisitos del candidato.
Zuzendari Nagusia
Haren egitekoa Fundazioaren kudeaketa zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea izango da, jasangarritasun ekonomikoa eta operatiboa bermatuz. Era berean, Artezkaritzak onartutako helburu estrategikoei erantzungo dieten proiektu eta ekimenak sustatuko ditu.
Bere ardura nagusia izango da Fundazioaren eragina ziurtatzea jasangarritasuna bermatuta, euskararen eta euskal kultur ondarearen ikerketa eta hedapen esparruan gaur egun duen lidergoa indartuz.
Eskakizunak:
Prestakuntza :
Unibertsitateko titulazioa. Fundazioarekin eta haren jarduera-eremuarekin lotutako graduondoko ikasketak edo doktoregoa izatea positiboki baloratuko da.
Esperientzia :
Ibilbide competente zabala,
erantzukizun eta kudeaketa-postuetan esperientzia duena. Zerbitzuen sektorean izandako esperientzia bereziki baloratuko da.
Baliabideak eta finantzaketa erakartzeko esperientzia eta emaitza egiaztatuak.
Tamaina ertaineko taldeak zuzendu eta kudeatzeko esperientzia.
Euskal Herriko erakunde eta enpresa-esparruan harreman-sare zabala.
Euskera:
Euskararen ezagutza bikaina eta euskal hizkuntza eta kulturaren ezagutza. xqbhyrx
Bizkaieraz jakitea kontuan hartuko da.
Euskal hizkuntza eta kulturaren esparruan erreferentea den erakunde batean lan egiteko aukera eskaintzen da, Fundazioaren jasangarritasuna, modernizazioa eta hazkundea helburu dituen etorkizuneko proiektu baten barruan.
📌 Zuzendari Nagusia (Vitoria-Gasteiz)
🏢 Labayru Fundazioa
📍 Vitoria-Gasteiz
Postulate a este anuncio
Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.