Kontabilitate Controller baten bila dabiltza, beraien finantza-departamentua indartzeko.
60 urte baino gehiagoko esperientzia duen industria-enpresa da, sektore zorrotzenetan pieza estrategikoak mekanizatzeko torneaketa horizontaleko soluzio aurreratuetan espezializatua.
Gainera, Inzu Group euskal industria-taldeko kide da, sektore eta teknologia desberdinetan espezializatutako 16 industria-enpresek osatutako taldea.
Zein izango da zure eginkizuna?
Finantza-departamentuko kide izango zara, kontabilitate-prozesuen zehaztasuna eta fidagarritasuna bermatzen eta lege- zein zerga-betebeharrak behar bezala betetzen lagunduz.
Zure ardura nagusiak
- Hileko eta urteko itxiera kontableetan parte hartzea, datuak bateratuz eta egiaztatuz eta emaitzak aurkezteko prestatuz.
- Kontabilitatearen analisia eta berrikuspena egitea eta beharrezko kontrolak ezartzea.
- Auditoriak prestatzea, dokumentazioa egiaztatuz eta barne-kontrolak indartuz.
- Zergen kontrola eta aurkezpena kudeatzea: BEZa,
Sozietateen gaineko Zerga eta gainerako betebehar fiskalak.
- Prozesu, produktu eta zerbitzuen kostuak eta errentagarritasuna aztertzea eta datuetan oinarritutako txostenak prestatzea.
- Prozesuak optimizatzeko eta efizientzia ekonomikoa hobetzeko proposamenak egitea.
- Finantza-zuzendaritzari laguntza ematea analisi estrategikoetan eta erabakiak hartzeko informazioa prestatzea.
Otros requisitos
Unibertsitate-ikasketak Enpresa Administrazioan, Ekonomian, Kontabilitatean edo antzeko arlo batean eta gutxienez 3 urteko esperientzia antzeko eginkizunetan industria-enpresetan edo auditoria-lanetan.
Idiomas
Euskara / C1
Inglés / B2+
Información adicional
Ezagutza sendoak zergen kudeaketan eta betebehar fiskalen aurkezpenean.
Excel maila aurreratua: taula dinamikoak, formulak eta analisi-tresnak.
📌 KONTABILITATE CONTROLLER-A (Gipuzkoa)
🏢 JOIND
📍 Gipuzkoa
Postulate a este anuncio
Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.