KONTABILITATE CONTROLLER-A (Deva)

KONTABILITATE CONTROLLER-A (Deva)

15 sep
|
GURUTZPE
|
Deva

15 sep

GURUTZPE

Deva

?Pertsona analitikoa, proaktiboa eta arduratsua zara? Finantza-arloan erronka competente berri baten bila bazabiltza eta industria-sektore sendo batean garatzen jarraitu nahi baduzu, aukera hau zuretzat izan daiteke!

Gurutzpe Turning Solutions-en Kontabilitate Controller baten bila gabiltza, gure finantza-departamentua indartzeko helburuz.

60 urte baino gehiagoko esperientzia duen industria-enpresa gara, sektore zorrotzenetan pieza estrategikoak mekanizatzeko torneaketa horizontaleko soluzio aurreratuetan espezializatua.

Gainera, Inzu Group euskal industria-taldeko kide gara, sektore eta teknologia desberdinetan espezializatutako 16 industria-enpresek osatutako taldea.

? Zein izango da zure eginkizuna?

Finantza-departamentuko kide izango zara, kontabilitate-prozesuen zehaztasuna eta fidagarritasuna bermatzen eta lege- zein zerga-betebeharrak behar bezala betetzen lagunduz.

Zure ardura nagusiak

- Hileko eta urteko itxiera kontableetan parte hartzea, datuak bateratuz eta egiaztatuz eta emaitzak aurkezteko prestatuz.
- Kontabilitatearen analisia eta berrikuspena egitea eta beharrezko kontrolak ezartzea.
- Auditoriak prestatzea, dokumentazioa egiaztatuz eta barne-kontrolak indartuz.
- Zergen kontrola eta aurkezpena kudeatzea: BEZa, Sozietateen gaineko Zerga eta gainerako betebehar fiskalak.
- Prozesu, produktu eta zerbitzuen kostuak eta errentagarritasuna aztertzea eta datuetan oinarritutako txostenak prestatzea.




- Prozesuak optimizatzeko eta efizientzia ekonomikoa hobetzeko proposamenak egitea.
- Finantza-zuzendaritzari laguntza ematea analisi estrategikoetan eta erabakiak hartzeko informazioa prestatzea.

? Zer profil bilatzen dugu?

- Pertsona analitikoa, proaktiboa, konprometitua eta arduratsua bilatzen dugu.
- Unibertsitate-ikasketak izatea Enpresa Administrazioan, Ekonomian, Kontabilitatean edo antzeko arlo batean.
- Gutxienez 3 urteko esperientzia edukitzea antzeko eginkizunetan industria-enpresetan edo auditoria-lanetan.
- Esperientzia frogatua kontabilitate orokorrean eta analitikoan, itxiera kontableetan eta auditorien prestaketan.
- Ezagutza sendoak zergen kudeaketan eta betebehar fiskalen aurkezpenean.
- Excel maila aurreratua: taula dinamikoak, formulak eta analisi-tresnak.
- Euskara ama-hizkuntza izatea eta ingeles-maila altua izatea ezinbestekoa da.
- Urola Kostan edo Urola Erdian bizitzea baloratuko da.

? Zer eskaintzen dugu?

- Kontratu mugagabea.
- Erronka interesgarriak dituen industria-enpresa sendo eta teknologikoki aurreratu baten baitan garatzeko aukera.
- Inzu Group euskal industria-taldearen parte izateko aukera.
- Ordutegia: astelehenetik ostegunera 8:00etatik 16:30etara eta ostiraletan 7:30etatik 14:00etara.

? Interesatzen zaizu?

Profilarekin bat egiten duzula uste baduzu eta gure taldeko kide izan nahi baduzu, eman izena eskaintzan.

📌 KONTABILITATE CONTROLLER-A (Deva)
🏢 GURUTZPE
📍 Deva

Postulate a este anuncio

Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: kontabilitate controller-a (deva) / deva

Suscribete a esta alerta:

Recibe por email las nuevas ofertas de trabajo para: kontabilitate controller-a (deva) / deva