New Media
-n
Eduki Koordinatzaile
baten bila gabiltza, ETB1eko
Biba Zuek
saioko lantaldean sartzeko.
Telebistan esperientzia duen pertsona baten bila gabiltza,
irizpide editoriala, antolaketa-gaitasuna, sormena eta taldean lan egiteko gaitasuna
izango dituena. Eta, batez ere, euskarazko telebista-saio baten eguneroko edukien sorkuntzan parte hartzeko ilusioa.
ZEIN IZANGO DA ZURE EGINKIZUNA?
*Biba Zuek*
saioko eduki-taldearen parte izango zara, eta programaren eguneroko edukien
plangintzan, koordinazioan eta garapenean
parte hartuko duzu.
Zure ardura nagusiak izango dira:
- Erredakzio-taldea eta eguneroko edukien prestaketa koordinatzea.
- Gaiak, gonbidatuak, elkarrizketak eta bestelako edukiak proposatu eta garatzea.
- Zuzendaritzarekin eta gainerako lantaldearekin batera edukien plangintza egitea.
- Eskaletak, dokumentazioa eta emisiorako beharrezko materialak gainbegiratzea.
- Gonbidatu, kolaboratzaile, erreportaje eta konexioen koordinazioan parte hartzea.
- Aktualitatearen jarraipena egitea eta telebistarako interesgarriak izan daitezkeen
istorioak, pertsonaiak eta gaiak identifikatzea
.
- Edukien kalitatea eta koherentzia editoriala bermatzea.
- Produkzio, errealizazio, zuzendaritza eta aurkezpen taldeekin koordinatuta lan egitea.
- Eguneroko telebista-saio baten erritmoak eskatzen dituen aldaketa eta beharrei azkar erantzutea.
ZER PROFIL BILATZEN DUGU?
Honako ezaugarriak dituen pertsona baten bila gabiltza:
- Aurretiko esperientzia
, bereziki erredakzioan, edukien koordinazioan edo aktualitate eta entretenimendu saioetan.
- Erredakzio-taldeak antolatzeko eta koordinatzeko gaitasuna
.
- Kazetaritza eta telebista arloko irizpide sendoa.
- Ekimena, sormena eta ideiak telebistako eduki bihurtzeko gaitasuna.
- Pertsona antolatua, dinamikoa eta erabakiak hartzeko gai dena.
- Euskal Herriko aktualitatearen, gizartearen eta kulturaren ezagutza.
- Komunikaziorako eta talde-lanerako gaitasun ona.
- Eguneroko lan-erritmor
📌 Coordinador de contenidos (Bilbao)
🏢 NEW DIGITAL MEDIA EUSKADI
📍 Bilbao
Postulate a este anuncio
Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.