(EUS)
CAF Taldeari buruz
CAF Taldean, konponente teknologiko handiko eta nazioarteko industria-proiektu batean oinarritutako hazkunde profesional iraunkorra bultzatzen dugu.
Une honetan, Beasaingo Kalitate Korporatiboko arloa indartzeko Prozesuen eta Kudeaketa Sistemen Kalitateko Kudeatzaile baten bila gabiltza.
Lanpostuaren misioa
Kalitate Korporatiboko arloaren barruan, honako zereginez arduratuko zara:
- SCIISen (Jasangarritasunari buruzko Informazioaren Barne Kontrol Sistema) betetzea eta ezarpena bermatzea.
- Kalitatearen Politika Korporatiboaren betetzea eta ezarpena bermatzea Taldeko negozioetan.
- Negozioekin lankidetzan aritzea aholkularitza eta barne‑auditoretza lanetan, IRIS eta ISO 9001 ziurtagiriak lortzeko.
- IRQB (UNIFE), ISO eta UNE mailako lan‑taldeetan parte hartzea, ISO 22163 eta ISO 9001 arauekin lotuta; CAFen ahotsa ordezkatuz, berrikuntzak identifikatuz eta horiek negozioetara zabalduta.
Gutxieneko baldintzak
- Ingeniaritza Goi Mailakoa edo Ingeniaritzako Gradua + Masterra (ahal dela Industria Antolakuntzan).
- Gutxienez 3 urteko esperientzia industria‑arloan (lehentasunez trenbide‑sektorean, automobilgintzan edo antzekoetan).
- Barne‑kontroleko inguruneetan esperientzia (SCIIS, SCIIF eta abar).
- Kalitateko barne‑auditoretzak egiten esperientzia.
- Prozesuen ezarpenean ezagutza.
- ISO 9001 eta IRIS arauetan prestakuntza.
- Euskararen, gaztelaniaren eta ingelesaren maila aurreratua.
- BPM Prozesu‑Ingeniaritzako tresnetan esperientzia izatea positiboki baloratuko da.
- Jasangarritasunaren arloko araudietan eta Kudeaketa Eredu Aurreratuetan (EFQM, Euskalit, …) esperientzia izatea baloratuko da.
Gaitasunak
- Talde‑lana
- Aldaketara irekia izatea eta etengabeko hobekuntzarako jarrera izatea
- Konpromisoa
- Emaitzetara eta bezeroarengana orientazioa
(CAS)
Qué te ofrecemos
Incorporarte al Grupo CAF te ofrece formar parte de un equipo de alta cualificación y disfrutar de oportunidades reales de desarrollo personal y cualificado. En el Grupo CAF fom
📌 Gestor/a Calidad Procesos y Sistemas de Gestión (Beasain)
🏢 CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles)
📍 Beasain
Postulate a este anuncio
Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.