07 sep
|
NEW DIGITAL MEDIA EUSKADI
|
Bilbao
07 sep
NEW DIGITAL MEDIA EUSKADI
Bilbao
? EDUKI KOORDINATZAILEA – BIBA ZUEK! (ETB1)
New Media-n Eduki Koordinatzaile baten bila gabiltza, ETB1eko Biba Zuek! saioko lantaldean sartzeko.
Telebistan esperientzia duen pertsona baten bila gabiltza, irizpide editoriala, antolaketa-gaitasuna, sormena eta taldean lan egiteko gaitasuna izango dituena. Eta, batez ere, euskarazko telebista-saio baten eguneroko edukien sorkuntzan parte hartzeko ilusioa.
ZEIN IZANGO DA ZURE EGINKIZUNA?
Biba Zuek! saioko eduki-taldearen parte izango zara, eta programaren eguneroko edukien plangintzan, koordinazioan eta garapenean parte hartuko duzu.
Zure ardura nagusiak izango dira:
- Erredakzio-taldea eta eguneroko edukien prestaketa koordinatzea.
- Gaiak, gonbidatuak, elkarrizketak eta bestelako edukiak proposatu eta garatzea.
- Zuzendaritzarekin eta gainerako lantaldearekin batera edukien plangintza egitea.
- Eskaletak, dokumentazioa eta emisiorako beharrezko materialak gainbegiratzea.
- Gonbidatu, kolaboratzaile, erreportaje eta konexioen koordinazioan parte hartzea.
- Aktualitatearen jarraipena egitea eta telebistarako interesgarriak izan daitezkeen istorioak, pertsonaiak eta gaiak identifikatzea.
- Edukien kalitatea eta koherentzia editoriala bermatzea.
- Produkzio, errealizazio, zuzendaritza eta aurkezpen taldeekin koordinatuta lan egitea.
- Eguneroko telebista-saio baten erritmoak eskatzen dituen aldaketa eta beharrei azkar erantzutea.
ZER PROFIL BILATZEN DUGU?
Honako ezaugarriak dituen pertsona baten bila gabiltza:
- Aurretiko esperientzia, bereziki erredakzioan, edukien koordinazioan edo aktualitate eta entretenimendu saioetan.
- Erredakzio-taldeak antolatzeko eta koordinatzeko gaitasuna.
- Kazetaritza eta telebista arloko irizpide sendoa.
- Ekimena, sormena eta ideiak telebistako eduki bihurtzeko gaitasuna.
- Pertsona antolatua, dinamikoa eta erabakiak hartzeko gai dena.
- Euskal Herriko aktualitatearen, gizartearen eta kulturaren ezagutza.
- Komunikaziorako eta talde-lanerako gaitasun ona.
- Eguneroko lan-erritmora egokitzeko gaitasuna.
EZINBESTEKOA
Euskaraz ahoz zein idatziz maila altua izatea.
Saioa euskaraz egiten denez, beharrezkoa da euskaraz naturaltasunez lan egiteko, idazteko eta taldearekin zein gonbidatuekin komunikatzeko gaitasuna izatea.
BEREZIKI BALORATUKO DUGU
- Eguneroko magazine edo zuzeneko telebista-saioetan izandako esperientzia.
- Erredaktore-taldeak koordinatzen izandako esperientzia.
- Kontaktu-sarea eta euskal gizarteko profil, pertsonaia eta eragileen ezagutza.
- Ikus-entzunezko kultura eta telebista-medioaren ezagutza.
- Istorio onak aurkitzeko eta protagonista interesgarriak identifikatzeko gaitasuna.
- Sormena, jakin-mina eta aktualitatearen aurrean azkar erreakzionatzeko gaitasuna.
- ZER ESKAINTZEN DUGU? Biba Zuek! saioko lantaldean sartzeko aukera, telebista-proiektu dinamiko eta sendo batean lan eginez.
Telebista, aktualitatea, istorioak eta pertsonak gustuko dituen norbait bilatzen dugu; irizpide editoriala, sormena, antolaketa eta koordinazio-gaitasuna uztartzeko gai den profesionala.
? Lantokia: Donostia
? Proiektua: Biba Zuek! – ETB1
?️ Lan-hizkuntza: Euskara
INTERESA DUZU?
Bidali zure CVa eta, nahi izanez gero, aurkezpen labur bat, zure esperientzia eta Biba Zuek! saioko lantaldean zergatik parte hartu nahiko zenukeen azalduz.
Zure zain gaude!
📌 Coordinador de contenidos (Bilbao)
🏢 NEW DIGITAL MEDIA EUSKADI
📍 Bilbao