¿No sabe con seguridad qué habilidades necesitará para esta ocasión? Simplemente lea la descripción completa a continuación para obtener una idea clara de los requisitos del candidato.
Aplikazioa diseinatzea eta inplementatzea (PLC, CNC, Softwarea) bezeroaren/merkatuaren beharrei erantzuteko eta Danobaten funtzio guztiei laguntza teknikoa emateko, proiektuaren kalitatea, kostua eta epea lortzeko, prozesuaren estandarren arabera. Diseinuko, inplementazioko eta abian jartzeko jarduera guztiak egitea, segurtasuneko eta osasuneko irizpide zorrotzak aplikatuta eta eragiketa seguruak bermatuta.
FUNTZIOAK:
- PLC, CNC eta software aplikazioen diseinua, garapena eta programazioa
- Makinen eta aplikazioen inplementazioa, balidazioa eta martxan jartzea.
- Bezeroaren beharretara egokitutako soluzio teknikoak definitu eta garatzea.
- PLC/CNC/SW arloko gorabehera teknikoak aztertu eta ebaztea, proiektuaren fase guztietan laguntza eskainiz.
- Hobekuntza teknikoak identifikatu eta proposatzea, kalitatea, fidagarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.
ESKATZEN DA:
- Ingeniaritza Teknikoa / Gradua edo Goi mailako ingeniaritza / Masterra (Elektronika / Automatika-Elektronika edo Informatika).
- Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa (B2 maila gutxienez).
- Ezagutzak: Objektuetara bideratutako aplikazioen garapena programazio bidez. Zenbaki-kontrolak/ PLC eta CNC programazioa / Oinarrizko ezagutzak pneumatikan, lubrifikazioan eta hidraulikan.
- Frogatu daitekeen eskarmentua eta ezagutzak antzeko lanpostuetan. Kontuan hartuko da Makina-Erreminta sektorean esperientzia izatea.
- Pertsona dinamikoa dugu buruan, ekimena duena eta kudeaketarako eta taldea lana egiteko gaitasunarekin.
- Bidaiatzeko prestasuna.
ESKAINTZEN DA:
- Garapen profesionala ingurune berritzaile eta nazioarteko batean.
- Diziplina eta kultura anitzeko taldeetan lan egitea.
- Bezeroa zentroan duen eta pertsonek berebiziko garrantzia duten proiektu baten parte izatea.