22 ago
|
Basque Culinary Center
|
Donostia / San Sebastián
22 ago
Basque Culinary Center
Donostia / San Sebastián
Sukaldaritzan duzun esperientzia profesionalekin partekatzea gusattuko litzaizuke Nazioarteko erreferente den gastronomia-erakundean lan egitea gustatuko litzaizuke? Hala bada, jarraitu irakurtzen zer eskain diezazukegun jakiteko
Zure eginkizun nagusia
gastronomia-sektoreko profesionalei zuzendutako sukaldaritzako klase praktikoen funtzionamendu tekniko eta operatibo egokia bermatzea izango da, irakasleei laguntza emanez formakuntza-jarduera behar bezala garatu dadin eta ikasleek ikaskuntza-esperientzia bikaina izan dezaten.
Zure egunerokotasunean...
Sukaldaritzako klase praktikoen funtzionamendu tekniko eta operatibo egokia bermatzea.
Saio bakoitzerako beharrezkoa den mise en place-a prestatzea.
Irakasleei laguntza ematea zeregin operatiboetan, hala nola eskaeren kudeaketan, inbentarioen kontrolean, materialen prestaketan eta irakaskuntza-jarduerarekin lotutako bestelako lanetan.
Klaseak ematen diren bitartean irakasleei laguntza teknikoa eskaintzea, saioak normalementz garatzen direla bermatuz.
Ikasleen zalantza teknikoak argitzea eta laguntza eskaintzea klaseetan zehar.
Sukaldaritza arlotik sustatutako proiektuak garatzen eta gauzatzen laguntzea.
Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara?
Gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duzu sukaldaritzan.
Gaztelania ondo menderatzen duzu.
Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua duzu Sukaldaritza Zuzendaritzan edo antzeko arlo batean.
Pertsona proaktiboa, autonomoa eta talde-lanean aritzeko gaitasuna duzu berrikuntzara bideratutako ingurune batean.
Office paketea eta Google tresnak modu errazean erabiltzen dituzu.
Gure arreta piztuko duzu...
Gastronomiaren arloan irakaskuntza-esperientzia baduzu.
Ingelesa eta euskara menderatzen badituzu.
Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik?
Gastronomiaren aldeko pasio handia duen eta etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea, etorkizuneko profesionalengan benetako eragina izango duena.
Talde multikultural eta berritzaile batean lan egitea, nazioar
📌 Técnico-a de Cocina para Profesionales (Donostia / San Sebastián)
🏢 Basque Culinary Center
📍 Donostia / San Sebastián