Oronan, etengabe bilatzen ditugu Fabrikazio Mekanikoko Teknikariak Hernanin dugun
lantokirako, bertan aparatu osoak egiten laguntzeaz arduratzeko.
ORONA GARA
Orona gara, igogailuen zerbitzuan eta mantentze-lanetan estatuan eta nazioartean
aitzindari den enpresa.
60 urtetik gorako ibilbidea du sektorean, eta gure igogailuek, eskailera
mekanikoek eta arrapalek 25 milioi pertsona baino gehiago mugitzen dituzte
egunero. Horretarako, 6.000 pertsonak baino gehiagok egin dute ahalegina 12
herrialdetan.
Espainian, 3.300 langile gara eta Autonomia Erkidego guztietan dugu presentzia.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen zenbait datu
* Europan instalatzen diren 10 igogailutik 1 Orona da.
* Europako lehenak gara igogailu osoen ekoizpen-ahalmenari dagokionez, eta
Espainian bi ekoizpen-instalazio ditugu.
* 100 herrialdek baino gehiagok instalatzen dute Orona produktua.
* Munduko 300.000 igogailuk teknologia propioa dute.
ZURE FUNTZIOAK
* Igogailuko elementuen mekanizazioarekin zerikusia duten fabrikazio
prozesuetan parte hartzea.
* Produktuaren kalitatea aztertu eta bermatzea lan-ingurune seguru eta garbian.
ZER ESKAINTZEN DIZUGU
* Lan egonkorra eta ongi ordaindua.
* Etengabeko prestakuntza enpresaren kontura.
* Talde lana koordinatzaile baten laguntzarekin.
* Lan-inguru eta lan baldintza onak.
ZER BILATZEN DUGU
* Erdi edo goi mailako ikasketak, ahal dela mekanikan.
* Industria makineriako muntaketa postuetan esperientzia izatea.
* Tolesteko makinan ezagutza izatea baloratuko da.
* Eskorga eta zubi-garabiaren erabilera eta karneta izatea
* Euskara baloratuko da.
* Ibilgailua izatea.
---------------------------------------------------------------------
En Orona buscamos de manera permanente Técnicos/as de Fabricación mecánica para
su centro de trabajo situado en Hernani, que se responsabilicen del apoyo a la
fabricación de aparatos completos.
SOMOS ORONA
Somos Orona, una compañía líder a nivel nacional e internacional en servicio y
mantenimiento de ascensores.
📌 Fabrikarako teknikari mekanikoak (Hernani)
🏢 ORONA
📍 Hernani