Oronan, etengabe bilatzen ditugu fabrikazio elektriko edo elektronikoko
Teknikariak Hernanin dugun lantokirako, bertan igogailuaren elementu elektriko
eta elektronikoak egiten eta muntatzen laguntzeko.
ORONA GARA
Orona gara, igogailuen zerbitzuan eta mantentze-lanetan estatuan eta nazioartean
aitzindari den enpresa.
60 urtetik gorako ibilbidea du sektorean, eta gure igogailuek, eskailera
mekanikoek eta arrapalek 25 milioi pertsona baino gehiago mugitzen
dituzte egunero. Horretarako, 6.000 pertsonak baino gehiagok egin dute
ahalegina 12 herrialdetan.
Espainian, 3.300 langile gara eta Autonomia Erkidego guztietan dugu presentzia.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen zenbait datu
* Europan instalatzen diren 10 igogailutik 1 Orona da.
* Europako lehenak gara igogailu osoen ekoizpen-ahalmenari dagokionez, eta
Espainian bi ekoizpen-instalazio ditugu.
* 100 herrialdek baino gehiagok instalatzen dute Orona produktua.
* Munduko 300.000 igogailuk teknologia propioa dute.
ZURE FUNTZIOAK
* Igogailuaren elementu elektrikoen muntaketarekin zerikusia duten fabrikazio
prozesuetan parte hartzea, hala nola maniobra-koadro edo ateen operadoreetan
* Produktuaren kalitatea aztertu eta bermatzea lan-ingurune seguru eta garbian.
ZER ESKAINTZEN DIZUGU
* Lan egonkorra eta ongi ordaindua.
* Etengabeko prestakuntza enpresaren kontura.
* Talde lana koordinatzaile baten laguntzarekin.
* Lan-inguru eta lan baldintza onak.
ZER BILATZEN DUGU
* Elektrizitateari eta/edo elektronikari buruzko erdi edo goi mailako
ikasketak..
* Industria makineriako muntaketa postuetan esperientzia izatea.
* Eskorga eta zubi-garabiaren erabilera eta karneta izatea
* Euskara baloratuko da.
----------------------------------------------------------------
En Orona buscamos de manera permanente Técnico/as de fabricación eléctrico o
electrónico para nuestro centro de trabajo situado en Hernani, que se
responsabilicen del apoyo a la fabricación y montaje de elementos eléctricos y
electrónicos del ascensor.
📌 Fabrikarako teknikari elektrikoa (Hernani)
🏢 ORONA
📍 Hernani