Sukaldaritzan duzun esperientzia profesionalekin partekatzea gusattuko litzaizuke Nazioarteko erreferente den gastronomia-erakundean lan egitea gustatuko litzaizuke? Hala bada, jarraitu irakurtzen zer eskain diezazukegun jakiteko
Zure eginkizun nagusia
gastronomia-sektoreko profesionalei zuzendutako sukaldaritzako klase praktikoen funtzionamendu tekniko eta operatibo egokia bermatzea izango da, irakasleei laguntza emanez formakuntza-jarduera behar bezala garatu dadin eta ikasleek ikaskuntza-esperientzia bikaina izan dezaten.
Zure egunerokotasunean...
- Sukaldaritzako klase praktikoen funtzionamendu tekniko eta operatibo egokia bermatzea.
- Saio bakoitzerako beharrezkoa den mise en place-a prestatzea.
- Irakasleei laguntza ematea zeregin operatiboetan, hala nola eskaeren kudeaketan, inbentarioen kontrolean, materialen prestaketan eta irakaskuntza-jarduerarekin lotutako bestelako lanetan.
- Klaseak ematen diren bitartean irakasleei laguntza teknikoa eskaintzea, saioak normalementz garatzen direla bermatuz.
- Ikasleen zalantza teknikoak argitzea eta laguntza eskaintzea klaseetan zehar.
- Sukaldaritza arlotik sustatutako proiektuak garatzen eta gauzatzen laguntzea.
Ezaugarri hauekin identifikatuta sentitzen zara?
- Gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duzu sukaldaritzan.
- Gaztelania ondo menderatzen duzu.
- Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua duzu Sukaldaritza Zuzendaritzan edo antzeko arlo batean.
- Pertsona proaktiboa, autonomoa eta talde-lanean aritzeko gaitasuna duzu berrikuntzara bideratutako ingurune batean.
- Office paketea eta Google tresnak modu errazean erabiltzen dituzu.
Gure arreta piztuko duzu...
- Gastronomiaren arloan irakaskuntza-esperientzia baduzu.
- Ingelesa eta euskara menderatzen badituzu.
Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik?
- Gastronomiaren aldeko pasio handia duen eta etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea, etorkizuneko profesionalengan benetako eragina izango duena.
- Talde multikultural eta berritzaile
📌 Técnico-a de Cocina para Profesionales (España)
🏢 Basque Culinary Center
📍 España
Postulate a este anuncio
Muestra tus habilidades a la empresa, rellenar el formulario y deja un toque personal en la carta, ayudará el reclutador en la elección del candidato.